Arroilak eta mendi zintzurrak

Hurbildu pareta bertikal ikusgarrietara, gure hoteletik oso gertu dauden paisaia eder-ederrak eta ingurumen-harribitxiak baitira.

Nafarroako arroila ikusgarrienetatik oso hurbil dago Otsagabiko (Nafarroa) Auñamendi Landa Hotela. Pirinioetako gainetan sortzen diren ibaiek bide egin dute mendi eta haitzetan zehar; horrela, arroila edo mendi-zintzur naturalak egin dituzte, paisaia eta ingurumenaren aldetik oso aberatsak diren pareta bertikal izugarriak sortuz. Gure ingurunean lau nabarmentzen dira:

  • Arbaiungo arroila. Ikusgarriena eta zabalena da. Primeran ikusten ahal da Isoko mendateko behatokitik. Halaber, badago bidexka bat Usun herritik, arroilan sartzen dena.
  • Irunberriko arroila.Garai batean Irati trena zihoan bidetik joaten ahal da oinez, bide berdea baita egun.
  • Benasa eta Aspurtzeko arroilak. Nabaskoizeko almiradioan daude, eta aurrekoak baino txikiagoak dira; halere, sarbide erraza dute eta ingurumenaren ikuspegitik balio handiak.
  • Kakueta eta Holtzarte. Zuberoan (Frantzia) daude, eta Larraine mendatetik barna joaten da haietara. Sarrera bat erosi behar da Kakuetako zintzurrean ibiltzeko; guztiz egokituta dago, eta segurtasun-neurri apartak ditu. Holtzarten, bidexka batetik igo eta gero, zubi eseki ikusgarri bat aurkituko dugu; 70 metroko luzera du, eta 200 metrotik gorako altueran dago errekaren gainetik.