Iratiko oihana

Iratiko pagadi-izeidiak, basoen baso izugarriak, 17.000 hektareatik gorako zabalera du, eta Europako basoalde zabalenetako eta hobekien zainduetako bat da.

Urteko edozein urtaro da aproposa Iratiko oihanera hurbiltzeko. Udaberrian, pagoak berdetasun hasiberriak argiztatuak daude. Udan, ez dago basoalde sarriko itzalean zehar paseatzea baino hoberik bero sapatik babesteko. Udazkenean, zuhaitzek hartutako okreak eta gorrixkak direla-medio, Irati kolore anitzeko ikuskizun bilakatzen da. Eta, neguan, plazer galanta da elurretan barna ibiltzea iraupen-eskiekin edo erraketekin.

Badira bidexka eta ibilbide seinaleztatu ugari, oihanean sartzeko aukera ematen dutenak. Honako esteka honetan duzu informazio guztia: www.irati.org.