Mendi bizikleta eta zikloturismoa

rutas btt en irati

Auñamendi Landa Hotela inguratzen duten mendietan pista-sare zabala dago, oso aproposa Iratin mendi-bizikletaz ibiltzeko. “Irati BTT” zentroa dugu, eta bertan zailtasun eta gogortasun desberdineko 16 bide daude, eta guztira badira 400 km-tik gora bizikletaz egiteko modukoak. Hemen duzu informazio guztia.Gainera, Pirinioetako ibarretako errepideek aukera handiak eskaintzen dituzte zikloturismoa egiteko: lasaitasuna, ibilgailuen zirkulazio eskasa eta txundituta utziko zaituzten paisaiak. Sasoi-sasoian daudenentzat, Pirinioetako mendate handien atarian gaude, hurbil baitaude, besteak beste, Larraine, Tapla, Errozate, Bagargi, San Martin harria, eta abar. Otsagabia primerako “oinarrizko kanpalekua” da Pirinioetako bortu handietara igotzeari begira.

Hainbat zikloturismo-proba egiten dira inguru honetan: Irati Xtrem, Larra-Larraine, Pax Avant…

Hemen duzu Nafarroako Pirinioetan mendi- eta errepide-bizikletaz egiteko dauden bideei buruzko informazio guztia. Berotze-lanetan hasteko, hemen dituzu bide batzuk, baina anitzez gehiago daude!

Otsagabia-Irati-Otsagabia (zailtasun ertaina)

Erronkari-Gorza-Galoze-Nabaskoze-Erronkari (zailtasun handia)

Erronkari-Izaba-Otsagabia-Nabaskoze-Burgi-Erronkari (zailtasun handia)

Eronkari-Orreaga (zailtasun handia)