Auñamendi Landa Hotela hainbat eremu komun eta zerbitzu ditu, eroso-eroso egon zaitezen (egokituta daude, gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat):
- Egongela bezeroentzat. Bi eremu ditu: bata, “aktiboagoa”, jokoekin, ordenagailu batekin eta liburutegi txiki batekin, eta bestea, lasaiagoa, telebista ikusteko edo liburu bat irakurtzeko.
- Gosaria (buffet) jatetxean.
- Jatetxea, sukaldaritza tradizionalean oinarritua, bertako produktuez osaturiko eguneko menua eta karta eskaintzen dituena.
- Ostatu-kafetegia, terraza duena kanpoan, herriko plazan. Ogitartekoak, plater konbinatuak eta errazioak eskaintzen ditu.
- Doako wifi eremua establezimendu osoan.
- Bizikletak eta eskiak uzteko tokiak.
- Enpresak eta taldeak biltzeko aretoa.
- Haurren neurrira: sehaskak, haurrentzako menuak, aulki egokituak, haurrentzako bainuontziak, eta abar.
- Turismo-informazioa, eskualde osoari buruzkoa. Gainera, nahi dituzuen zerbitzu guztiak kontratatu ahalko dituzu gure harrera-lekutik. Bestetik, turismo-bulegoan eta naturaren interpretazio-zentroan (100 metrora daude), gehien interesatzen zaizuen horri buruzko informazio zehatzagoa lortu dezakezu.